XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

24. Gutuna LAUREL ampamp; HARDY

Nik ikusi nuen lehen filmeetarik bat Laurel eta Oliver Hardy bikotearena izan zen, eta zenbat barre egin genuen saloi zabal eta ilun hartan bildutako neska mutikoek Argala eta Lodiarekin.

Stan Laurel eta Oliver Hardy ditut orain gogoan, eta beren bizitzaren azken urteen latza.

Zinema mutua desagertu zenean orduko komiko gehienak loriarik gabe eta batzu, Laurel eta Hardy esate baterako, lanik gabe geratu ziren, pobrezia larrian.

Horrela zeudela, John Wayne famatuarengana joatea erabaki zuten, beren loria egunetan John Wayne beren adiskidea izan zelako.

Berak lagunduko digu esan omen zuen Lodiak.

Inork ere ez dizu orain lagunduko esan omen zuen Argalak.

Zinemako cowboy hark bere etxe handian errezibitu zituen.

Eta hauxe besterik ez zien eskaini: bere hurrengo western filmean errepartoko paper bana....